Dagoeneko izena eman daiteke Bizarra Lepoanek antolatutako Bapiruke udaleku irekietan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mai. 2a, 17:04

Bizarra lepoan Getxoko euskara elkarteak Bapiruke haurrentzako aisialdi euskalduna bultzatzeko egitasmoaren barruan udalekuak antolatu ditu uda honetarako. Hau izango da laugarren urtea ekaina eta uztaila bitartean udalekuak antolatzen dituztena eta 5 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta egongo dira. Iaz, 265 umeek gozatu ahal izan zuten Bapirukeko udalekuetan, beste 100 bat lekurik gabe gelditu zirela. Iazko arrakasta ikusita, eskaintza zabalagoa egin du aurten Bizarra Lepoanek, guztira 5 udaleku izango direla: 3 Algortan eta 2 Itzubaltzeta / Erromon. Elkarteko bazkideek gaurtik maiatzaren 15era izango dute izena emateko aukera, eta hortik aurrera gainontzekoek, epemuga maiatzaren 31a izango dela.

Udalekuen egitaraua:

Algortan, Zabala eskoletan:

- Ekainaren 26tik 30era
- Uztailaren 3tik 14ra
- Uztailaren 17tik 31ra

Itzubaltzeta / Erromon: Romo eskola publikoan:

- Uztailaren 3tik 14ra
- Uztailaren 17tik 31ra

Izena emateko epea:

Bazkideak: maiatzaren 1-15
Ez bazkideak: maiatzaren 16-31

Prezioa:

1. txanda (aste bat): 55 euro bazkideek eta 70 ez bazkideek
2. eta 3. txanda (bi aste): 80 euro bazkideek eta 105 ez bazkideek
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun