Ingurumen eta Inmigrazio arloetan elkarlanean arituko dira Erandio eta Lidkoping

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mai. 2a, 20:13

Erandioko Udalak eta Suediako Lidkoping herriak lankidetza hitzarmena sinatuko dute Ingurumen, Demokrazia Parte-hartzaile eta Inmigrazio arloak jorratzeko. Uribe Kostako herriak LivComAward saria (The International Awards for Livable Communities) jaso zuen azaroan eta suediarrak bigarren geratu ziren, 20.000 eta 75.000 biztanleen arteko udalerrien sailean, A Coruñan izandako finaletan. Ekitaldi horren harira otu zen orain Lidkoping herriko ordezkaritza batek Erandiora egin duen bisita. Bisitaldiaren ondorio nagusia da zenbait arlotan elkarlanean jarduteko akordioa. Hiru hilabeteko epea jarri dute lantaldeak finkatzeko, eta litekeena da hitzarmenak hartzen dituen arloetako adituen trukea egitea. Bestalde, zabalik geratu da Kultura arloan lankidetza egoteko aukera. Argazkian, Lidkoping-eko ordezkariak Erandioko udaletxe aurrean, Mikel Arieta-Araunabeña alkatearekin.

Gaiaren inguruko berriak:

Lidkoping hiri suediarreko ordezkariek bisitatuko dute Erandio (2006 Api 21)

Nazioarte mailan "bizitzeko komunitate egoki" izendatu dute Erandio (2005 Aza 09)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun