Berbalamiñe euskara elkarteak I.Txitxiburruntxi Eguna egiteko asmoa du datorren ekainaren 11an. Antzinean, negua amaitutakoan, gure herriko baserri eta auzoetako bizilagunak elkartu egiten ziren egun batean leku ezagunetan (Ondiz, Ereaga, Martiartu...) eta egun pasa egiten zuten txerrikiak surtan erretzen eta jaten, dantza egiten... ondo pasatzen elkarrekin, alegia! Euskaldunok elkarrekin ondo pasa dezagun euskeraz, ohitura zahar hori berreskuratu nahi dugu eta, horregatik, ekainaren 11an Ondizera etor zaitezten animatu nahi zaituztegu. Momentuz, aurreratu ahal dugun jai-egitaraua honakoa da: Goizean eta egunean zehar kalejira trikitixarekin eta Zanpantzarrekin, herri bazkaria eta txitxiburruntzia guztiontzat, bertsolariak, erromeria alaia. Zuen ideiak gure bitakoran utz ditzakezue ("iruzkinak" atalean kilk eginez). Eta gurekin jai honen antolakuntzan parte har dezakezue ere bai, zuen beharrean baikaude!. Animatu eta erdu asteazken honetan, maiatzak 3, gure lokalera arratsaldeko 7etan. Argazkian, duela 16 urte Erandion berreskuratu zuten Kanpomartxo jaia.