Oinezkoentzako bidea egingo dute Larrabasterra eta Berango artean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mai. 2a, 22:13

Larrabasterra eta Berango artean, oinezkoentzako ibilbidea egiteko lanak, Enrique Otaduy-Viconsa enpresa-taldeari ematea onartu du gaur Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak eta 795.652 euroko aurrekontua izango dute, guztira. Berez, Garraio eta Herri Lan Sailari dagokio azpiegitura eraikitzea. Hala ere, Juan Maria Aburto Gizarte Ekintza ahaldunak eman ditu egitasmoaren gaineko xehetasunak. Foru erakundeko ordezkariak adierazitakoaren arabera, Uribe Kostako Korridoreko Mimenaga-Sopela tarteko obren osagarri da oinezkoentzako bidea eta, errepidearekin batera, abuztuan egongo omen da bukatuta. Besteak beste, trenbide gainetik pasabidea jartzea eta horretara igarotzeko oinezko eta bizikletazaleentzako bi sarbide egitea aurrikusten dute. Argazkian, Larrabasterratik Berangorainoko bidea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun