Gorka Garcia algortarraren kontrako isolamendu zigorra berretsi dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mai. 2a, 22:51

Espainiako Entzutegi Nazionalak berretsi egin du Gorka Garcia Sertutxa "Patas" Algortako euskal preso politikoari ezarritako isolamendu zigorra, patiora irten nahi ez izateagatik. Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazi duenez, Europa Press berri agentziak zabaldu du albistea. Garcia Sertutxa Huelvako espetxean dago. Errepresioaren aurkako erakundearen iritziz, "horrelako ebazpenak irakurrita errepresio sistema eta espetxe politika oso ondo gelditzen dira, legearen indarraz apaindua. Baina hor legea bera da auzitan dagoena!".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun