Maiatzaren 14an, igandea, ospatuko da aurten Herri Urrats festaren 23. edizioa. Urtero bezala, jende andana espero dute Senpereko aintziraren inguruan, Iparraldeko ikastolei babesa emateko asmoz. Antolatzaileek gaur agertu dutenez, egun horretan bildu ohi den dirurik gabe, Seaskako ikastolek ezin izango lukete aurrera egin. "Aintzirarat" leloaren bidez, gonbitea luzatu diote nahi duen orori festaz gozatzera hurbildu dadin. Mundu guztiari esan nahi diote Herri Urratsera hurbil dadin, aintziraren inguruetan gozatzeko. Alabaina, jendeaz gain, dirua behar dute.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!