Eitb24 webguneak zabaldutakoaren arabera, olioz bustita aurkitu du goizean bere autoa Gotzone Mora EHUko irakasle eta hainbat plataforma konstituzionalistetako kide ere den Getxoko PSE-EEko zinegotziak. Autoa Leioako garaje batean zegoen aparkatuta eta lanera zihoanean ohartu da horretaz eta Morak berak esan duenaren arabera –beti ere Eitb24k jakinarazitakoa aipatuz–, "handik hurbil Repsoleko olio lata bat zegoen". Zinegotzi sozialistak adierazi duenez, "gaurko gertakaria ez da kanpaina honetan jazotako bakarra izan". "Bake prozesuan gaudenez, hainbat gauza isiltzen ditugu", gaineratu du.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!