Maiatzeko astelehen eta ostiraletan ez da bizkaibusik egongo

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mai. 3a, 00:00

TCSA Bilbobus eta Bizkaibus autobus lineen kontzesionarioaren enpresa-batzordeak zortzi greba egun deitu ditu maiatzerako. Mobilizazioek lan-hitzarmenaren inguruko negoziazio eza salatzea dute helburu. 24 orduko lehen greba eguna ostiral honetan izango da eta maiatzeko astelehen eta ostiral guztietan ere berdin egingo dute, hau da, maiatzaren 8, 12, 15, 19, 22, 26 eta 29n. "Zuzendaritzaren negoziatzeko jarrera eskasa" salatu nahi du enpresa-batzordeak, izan ere, hiru hilabete daramatzate "langileek egindako proposamenari enpresak noiz erantzungo zain" eta bi aldiz moldatu dute proposamena. Argazkia: Bizkaibus garraiorik erabilienetakoa da EHUko Leioako campusera joateko.

Protestek eragin ditzakeen "eragozpenengatik barkamena" eskatu die herritarrei enpresa-batzordeak "baina beste irtenbiderik" ez dutela nabarmendu dute.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun