Ostiralera arte eman daiteke izena Uda Gaztea ekimenerako

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mai. 3a, 17:55

Ostiral honetan, maiatzak 5, bukatuko da Uda Gaztea 2006 ekimenerako izena emateko epea. Uda Gaztea Bizkaiko Foru Aldundiaren Gazte Zerbitzuak 14 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzendutako aisialdi programa bat da, eta 7, 10 eta 14 eguneko egonaldiak eskaintzen ditu uztailaren 1a eta abuztuaren 14a bitartean. Egonaldiak Nafarroa Garaiko Amaiurren, Bertizen eta Isaban; Bizkaiko Morgan, Urdaibain eta Urduñan; Behenafarroako Bidarrain; eta Huescako Guaran izango dira. Izen-emateak Sopela, Algorta, Leioa, Erandio eta Leioako campuseko gazte informazio bulegoetan egin daitezke. Dena den, Uda Gaztea ekimenak dituen lekuak baino gazte gehiago egongo balira datorren maiatzaren 16an zozketa bat egingo da Bizkaiko Foru Aldundiaren Gazte Zerbitzuko bulegoetan, Errekalde zumarkaleko 30. atarian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun