Ostegun honetan, maiatzak 4, Interneteko Publizitatearen VI. Jardunaldia izango da, EHUko Leioako Zientzien Fakultateko ospakizun-aretoan. Publizitate Interaktiboaren Agentzia gaitzat hartuta, arlo horretako profesionalak izango dira bertan, Daniel Solana Doubleyou agentziaren fundatzailea tartean. Euren helburua publizitate interaktiboaren egungo zein etorkizuneko egoera aztertzea izango da. Unibertsitateko iturriek gaur jakinarazi dutenez, jardunaldiak Bizkaiko campuseko Errektoreordetzaren babesa eta elcorreodigital.com-en laguntza du. Argazkia: www.fayerwayer.com
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!