Duela 15 egun espetxez aldatu zuten Urtzi Murueta –argazkian– Leioako euskal preso politikoa, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazi duenez; Soto del Realetik Valdemorora, hain zuzen ere. "Ustez Topas (Salamanca) espetxera eramango dute, baina oraingoz Valdemoron dago", errepresioaren aurkako erakundeak adierazi duenez. Bestalde, Jaen, Curtis eta Castello espetxeetan "murrizketak eta zapalketa" areagotu egin direla salatu du AAMk. Azaldu dutenez, "bertan dauden euskal presoen 10 lagun bakarrik joan ahal izango dira bisitetara". Uribe Kostako presoei dagokienez, Curtisen Lurdes Cerrato (Erandio), Galder Bilbao (Algorta) eta Sergio Polo (Sopela) daude; Jaenen Jagoba Terrones (Berango) eta Castellonen Orkatz Gallastegi (Berango).
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!