Bestela ere, honen guztiaren balorazio bat egiterakoan, ez dugu PPren jarrera gutxietsi nahi, herri honi sufrimendu eta zapalketa gehiegi ekarri diolako. Diru-laguntzak ez emateko eskaera hori gerra estrategian kokatu behar da. Eta gerra estrategia hori indarrean dago oraindik: kontrolak, atxiloketak, inkomunikazioa, torturak, auzitegi espainolen erasoak, epaiketak, 18/98 auzia, sakabanaketa, apartheid politikoa, ekitaldi politikoen debekuak…
Beraz, Getxoko alkateari eta Udal Gobernu Taldeari esan behar diegu, gerra estrategia hori gainditu nahi bada, ausardiaz jokatu eta urratsak ikusi nahi ditugula. Ez da nahikoa euskal presoak Euskal Herrira ekarri behar direla esan eta besterik ez egitea. Ekimen sendo eta zintzoak behar dira bide horretan. Diru apurrekin ere ezin da dispertsioaren kaltea sendatu. Presoen auzia bere eremu politikoan kokatu behar da, auzi politikoa izanik konponbidea ere politikoa behar duelako. Euskal presoek Euskal Herrian eta batuta behar dute, eragile politiko gisa aritu eta gatazkaren konponbidean parte hartzeko. Horren alde egin beharko luke Getxoko Udalak, eta bere neurrian konponbide demokratikoa lagundu.
Algortako Askatasuna
e-posta: info@barrutik.org
Gaiaren inguruko berriak:
"Berriro ere informazioa faltsutzea" egotzi dio Getxoko PPri Zarraoak (2006 Mai 03)
Presoen senideentzako diru-laguntzen aurkako sententzia bat badagoela dio Getxoko PPk (2006 Mai 03)