Getxoko Udalaren adierazpena, hitzez hitz. Aipatu beharra dago, oharrak ekintza gauean izan zela aipatzen duen arren, goizean izan zela:
Getxoko udalaren adierazpena, herenegun gauean Leioan gertatutako mehatxu ekintzaren aurrean:
Herenegun gauean Leioan Getxoko zinegotzia den Gotzone Moraren aurkako ekintza dela-eta, alkateak gaur 2006ko maiatzaren 4rako deituta, Getxoko Udalaren Bozeramaileen Batzordeak bildu eta hauxe erabaki du
1. Gertaera gaitzetsi eta gure elkartasuna adierazten diegu gure zinegotzia eta Getxoko biztanlegoaren ordezkaria den Gotzone Mora andereari eta bere senideei.
2. Jazarpen eta mehatxuzko ekintza guztiak ere gure bizitzetatik kanpo uzten dituen su-etena iraunkorra eta guztientzako eskatzen dugu.
3. Bake giroarekin kontrajarriak diren ekintza hauek gerarazi ditzatela exigitzen diegu arduradunei.
Gaiaren inguruko berriak:
Ibilgailua olioz bustita aurkitu du goizean Gotzone Morak (2006 Mai 02)
