Edonola ere, maiatzeko gainerako astelehenetarako eta ostiraletarako, hau da, maiatzaren 8, 12, 15, 19, 22, 26 eta 29an, deitutako 24 orduko lanuzteei eustea erabaki dute "lan-hitzarmena negoziatzeko enpresak erakutsitako borondate falta salatzeko". Egun hauetarako gutxiengo zerbitzuak ezarri ditu Jaurlaritzak, hots Bilbobusen eta Bizkaibusen zerbitzuaren %20.
Protestek eragin ditzakeen "eragozpenengatik barkamena" eskatu die herritarrei enpresa-batzordeak "baina beste irtenbiderik" ez dutela nabarmendu dute. Izan ere, hiru hilabete daramatzate "langileek egindako proposamenari enpresak noiz erantzungo zain" eta bi aldiz moldatu dute proposamena. Bide beretik, TCSAk ere barkamenak eskatu dizkie herritarrei eta argibide gehiagorako eta gutxieneko zerbitzuen berri izateko 944 484 080 telefono zenbakira deitzea badagoela nabarmendu dute enpresatik.
Gaiaren inguruko berriak:
Maiatzeko astelehen eta ostiraletan ez da bizkaibusik egongo (2006 Mai 02)