Bi pertsona atxilotu dituzte Aiboako etxe batean lapurtzen saiatu direlakoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mai. 5a, 17:37

Neguriko ertzain-etxeko poliziek J.F.B.T. eta A.R.S. 31 urteko gizonezkoak atxilotu zituzten atzo arratsaldean Algortan, lapurreta-delitua egotzita. Ertzaintzak zabaldutako informazioaren arabera, atzo arratsaldeko zortzi eta erdiak aldera, bi gizonak etxebizitza bateko atea indarrez irekitzeko saiakerak egiten ari zirela ikusi zituzten pertsona batzuek eta horren berri eman zioten EAEko Poliziari. Ertzainek Aiboa kalera hurbiltzerakoan, berriemaileek emandako deskribapenarekin bat zetorren gizon bat ikusi zuten Makaleta etorbidean, eta identifikatu eta atxilotu egin zuten, lapurreta-delitua egotzita. Bigarren gizona gertu zegoen irteerarik gabeko kale estu batean identifikatu eta atxilotu zuten, bertan kalez jantzitako ertzain batek atxikituta zeukala, lapurretako konplizea zelakoan. Ertzaintzaren arabera, Aiboa kaleko etxebizitza bateko atea bihurkin batekin indarrez irekitzeko saiakerak egiten ari zirela harrapatu zituzten atxilotutakoak pertsona batzuek. Geroago, bihurkina autoen artean ezkutatuta aurkitu zuten poliziek. Atxilotuak Neguriko ertzain-etxean daude epailearengana eramateko zain. Argazkia: Torturaren Kontrako Taldea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun