Arratoiek bi emakumeri kosk egin diete Andra Mari zahar-etxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mai. 5a, 19:46

Atzo gauean gertatutakoa erabat gogaitu ditu Getxo aldeko bizilagunak. Maidagan kaleko 10. zenbakian dagoen Andra Mari zahar-etxe pribatuan arratoiak sartu eta bi emakumeri kosk egin zieten. Hori gutxi balitz, gaur goizean kontutatu omen dira gertatutakoaz bertoko erizainak, gozaria eramatera joandakoan alegia. "Gaixoak lasaigarriz lepo ote dituzte ala?", adierazi du amorru biziz "Pasalo" ETB2ko saiora telefonoz hots egin duen andra batek. Gainera, bertokoen hitzetan, ez da horrelakorik gertatzen den lehenengo aldia. Hainbat ikusentzulek jakinarazitakoaren arabera, zaharren egoitzatik hurbil hainbat etxe eraikitzen ari dira eta horko zuloetatik ateratzen dira arratoiak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun