Igandean Bizikleta Eguna ospatuko dute Bilbon

Datorren igandean, maiatzak 7, Bilbon 2006ko Bizikleta Eguna ospatuko dugu. Biziz Bizi Hiri Txirrindularien Elkarteak 12 kilometroko Bilboko bira antolatu du. Urtero ospatzen den Bilboko bira honetan, adin guztietako pertsonek parte har dezakete eta ez da inolako txapelketarik egiten. Irteera Bilboko Areatzatik goizeko 12etan hasiko da eta toki horretan amaituko da. 2006ko Bizikleta Eguna ospatuz, kirola eta astirako erabilpenaren gain, txirrindula hiriko garraio bezala eskatu eta bultzatu zein horren bidez ingurune atseginago, ixilago eta osasuntsuago berreskuratu nahi dugu. Argazkian, iaz Getxoko Udalak antolatutako Autorik Gabeko Eguneko ekitaldi bat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun