Urtean zehar, arratoiak hiltzeko shock-tratamendu lau burutzen ditu Getxoko Udalak eta udal jabegokoak diren eremu guztietan beste zortzi, Zarraoak zehaztutakoaren arabera. “Horiekin batera, udal zerbitzuek edo herritar batek horrela eskatzen badute, ekintza iraunkorrak ere egiten dira”, gaineratu du alkateak. Datuak datu, “biztanleko 1 edo 1,5 arratoi dago Getxo udalerrian eta kopuru hori Munduko Osasun Erakundeak optimotzat jotzen duena baino gutxiago da”, aipatu du. Azpimarratu behar da, arratoiekin arazo gehien dituzten aldeak ibaietatik, natur guneetatik edo eraikitze lanetatik hurbil daudenak direla, lurrak mugitzen diztuzten eremuetatik gertukoak gehienetan. Azken horri aurre egiteko, Udal Zerbitzu Teknikoek, lurren mugimenduak edo eraisteak eragiten dituzten lan baimen berrietan, aurretik, arratoiak hiltzeko jarduerak gauzatzea eskatuko dute, jakinarazi dutenez. Erabaki hori aurtengoa da eta hori ere “aitzindaria” da. “Zahar-etxearen ondoan egiten ari diren lanetarako baimena, aldiz, duela urte batzuetakoa da”, Zarraoaren hitzetan.
Gaiaren inguruko berriak:
Arratoiekin amaitzeko, batzorde mistoa eskatu du Getxoko PPk (2006 Mai 05)
Arratoiek bi emakumeri kosk egin diete Andra Mari zahar-etxean (2006 Mai 05)