Gizarte Zerbitzuak "puntakoak" dira Getxo udalerrian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mai. 5a, 21:27

Getxoko Udaleko Gizarte Zerbitzuek “egun berean” artatzen dituzte larrialdi egoerak, Marisa Arrue tokiko popularren bozeramaileak gaur goizean egindako adierazpenen harira, Iñaki Urkiza zinegotziak adierazi duenez. “Horrekin batera, ohiko egoeratan, 21 egunekoa da bataz besteko itxaronaldia”, udal ordezkariak gaineratutakoaren arabera. Informatizatuta dauden datu horiek “puntakoak dira beste udalerri batzuen aldean, bai Euskadin, bai Estatuan PPk gobernatzen dituenak barne”, azpimarratu du Urkizak: “Prozesu guztiak hitzordu bakar batean batzen direlako izaten da itxaronaldia, hots, laguntza eskakizunen tramite guztiak egiten dira eta, horrela, eskatzaileak ez dira itzuli behar, prozesua erraztuz”, gaineratu du.

Azkenik, Getxoko Gizarte Zerbitzuen prestigioa "PPren iritsi manipulatzaileen gainetik" dagoela adierazi du Urkizak eta itxarote zerrenda duela urte batzuetatik hona arintzen ari dela azpimarratu du.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun