Jauregizar plazan (argazkian) lur-azpiko parkinga egitea bezalako lanei hasiera eman aurretik, udalerriko trafikoaren gaineko azterketa “serioa” egitea eskatu du Sopelako EB-Berdeak taldeak. Federalistek atzo kaleratuta prentsa-oharrean aipatzen dutenez, “herrian aparkatzeko arazoak ez dira TAOren edo eraikitzaile eta sustatzaileek soilik etekina ateratzen duten proiektuen bidez konpontzen, bietan interesa duten enpresak egon daitezkeela alde batera utzita”. Besteak beste, hainbat kaleetan, trafikoaren noranzkoa aldatzea eskatzen dute Ezker Batukoek. “Aparkatzeko toki gehiago” egotea ahalbidetuko luke horrek, euren iritziz.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!