Sopela
Artisauek larrua, zura, imitaziozko bitziak... nola lantzen dituzten zuzenean ikusteko aukera egongo da Sopelako Udalak antolatzen duen azokan. Gainera, arratsalderako, umeentzako jarduerak prestatu ditu Kultura Arloak; 18:00etan hasiko den Zirika Zirkus taldean emanaldia tartean.
Berango
Guztira, 72 stand izango dira Berangoko Nekazaritza eta Artisautza Azokan eta, artisautzari dagokionez, errementariak eta zeramikariak izango dira, eta makineria erabiltzen utziko diete haurrei. Bestalde, Simon Otxandategi dantza taldekoek txu-txu tren bat eta jolas-parkea jarriko dituzte martxan txikienentzat, Metro Bilbaok babestuta. Berangoko Udalaren eta BBKren laguntza ere badauka feriak.
Larunbat honetan, Sopelako VI. Artisautza Azoka hartuko du Larrabasterrako Urgitxeta plazak, 11:00etan hasi eta 21:00ak bitartean. Besteak beste, Euskal Herriko txoko ugarietatik etorritako 25 bat eskulangileren lanak ikusi eta erosteko aukera egongo da bertan. Gastronomiak ere tokia izango du ferian: 12:00etatik aurrera, txorizoa banatuko dute dohainik. Igandean, berriz,