"Okupaziñue aurrera" eguna ospatuko dute bihar Urduliz eta Sopelan

Sopela eta Urdulizko Gazte Asanbladak (SUGA) okupazioaren aldeko eguna antolatu du zapatu honetarako. Egun honen xedea Sopela eta Urdulizko herritarrei SUGAren egitasmoak eta Ganebarri gaztetxea ezagutzera ematea izango da. Horretarako, egun osorako egitaraua prestatu dugu, bi herrietako herritarren parte hartzea bilatuko delarik. "Okupaziñue aurrera" egunari hasiera emateko, goizeko 11etan espekulazioaren aurkako horma-irudia margotuko dugu Urdulizen. Arratsaldeko 3etan, berriz, indabada herrikoia egongo da gaztetxean (3 euro). Bazkariaren ostean, triki-poteoa egingo da Sopelan eta bukatzeko, gaueko 9etan All Jazz Era eta 5 elementos taldeen kontzertua izango da Ganebarrin, 3 euroren truke. Argazkian, Gaztetxe Martxa zela eta igandean Urdulizen izandako herri bazkaria.

Sopela eta Urdulizko Gazte Asanblada (SUGA)
e-posta: sopelaurdulizga@gaztesarea.net
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun