Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Bizkaiko campuseko Errektoreordetzak Unibertsitatea Tipi-Tapa osasunez ibilaldiaren hirugarren edizioa antolatu du igande honetarako, maiatzak 7. Oinez egingo da, ez du lehiaketa izaerarik edukiko eta mundu guztiari irekita dago, helburua EHU gizartera hurbiltzea baita, prentsa-ohar bidez jakinarazi dutenez. Ibilbideak (13 kilometrokoa luzea eta 6,5ekoa laburra, 10 urtetik beherako umeentzat) EHUk Bilbon eta Leioa-Erandion dituen ikastegiak lotuko ditu, bertako ingurunea ezagutarazteko.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!