Lexuri Gallastegi preso politikoaren senideek istripua izan zuten pasa den apirilaren 30ean, larunbata, Hendaiatik Berangora zetozenean, Parisen Lexuriri bisita egin ondoren.
Etengabe.org bitakorak jakinarazi duenez, istripua A8 autopistan gertatu zen, autoa bazterra jo eta aurrera egin ezinik gelditu zelarik. Azkenean, garabi batek ekarri behar izan zuen autoa Berangoraino. Zauriturik gertatu ez zenez senideek ez diote garrantzirik eman nahi izan istripuari. Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak baina, bestelako irakureketa egun du: "gogoan hartu behar da sakabanaketak astero presoen familiarrak arriskutan jartzen dituela eta oraingoan 'suertea' izan badute ere, sakabanaketaren bidez presoen familiarrak ere politikoki erabiltzen direla prozesu politikoa baldintzatzearren. Sakabanaketarik ez! Presoak Euskal Herrira, eskubide guztien jabe!".