Goizeko 11etan hasi dute gazte sopeloztar eta urduliztarrek aurtengo Okupazioaren Aldeko Eguna. Sopelako Ganebarri gaztetxea apaindu nahian, tabernaren aurreko horma margozten eman dute goiza, lortutako emaitzaz harro gelditu direla. Ondoren, 15ak aldera, entsaladak eta babajana izan dute, nahiz eta baten bat, gosez edo, mahaitik altxatu eta txuletoi eder batzuekin bueltatu den, beste 70 bat lagunen begirada harrituen artean. Bazkaria bukatuta, Sopelan zehar poteoan artitu dira gazteak eta 21:00etan kontzertua hasi da, Gorlizko All Jazz Erazaleen gozamenerako. Datorren astean berriro hitzordua izango du Sopela eta Urdulizko gazteriak, maiatzaren 13an, larunbata, Kuadrilen Eguna izango baita. Argazkian, gaurko bazkariaren irudi bat.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!