Bihar Bizkargi Egunera joatera deitu du Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak

Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe.org bitakoraren bidez deitu ditu eskualdeko bizilagunak Larrabetzuko larretara hurbiltzera, bihar Bizkargi mendian "atzo eta gaurko gudarien omenez" lelopean ospatuko den Bizkargi Egunaren harira. Mendian, egun osoan zehar, trikitilariak, txosnak, ogitartekoak, kafea, jai giroa eta musika izango da. Gainera, 13:00etan txalaparta emanaldiaren ostean, ekitaldi politikoa burutuko da, preso ohiei omenaldia tartean eta bertsolarien parte hartzearekin. Bestalde, arratsaldean Larrabetzun, 19:30ean manifestazioa egingo da eta ondoren ekitaldi politikoa. 20:00etan erromeria hasiko da Laiotz taldearekin.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun