Bihartik aurrera egongo dira salgai Getxoko Jazzaldirako sarrerak

Uztailaren 1etik 5era izango den Getxoko XXX. Europar Jazzaldirako sarrerak jarriko dituzte salgai bihartik aurrera, maiatzak 9. Hain zuzen ere, BBKren orotarako kutxazainetan, 944 310 310 (Teleka) eta 944 319 280 (Getxoko Kultur Etxea) telefono zenbakien eta www.bbk.es web orriaren bidez erosi ahal izango dira, baita Getxoko Kultur Etxeko egoitza nagusian (Villamonte A-8, Algorta) ere. Ohikoa denez, Biotz Alai plazako kontzertuetarako baino ez da sarrerarik ordaindu behar, Getxo Antzokiko plazakoak doakoak baitira. Argazkian, uztailaren 2an joko duen Eddie Palmieri.

Sarreren prezioak honako hauek dira:

- Uztailaren 1, 3, 4 eta 5ean: 12 euro.
- Uztailaren 2an (Eddie Palmieri): 18 euro.
- Abonua: 50 euro.

Gazte Txartela, BBK 26 edo Club Lector 10 txartela dutenentzat eta jubilatu edo Bilbaína Jazz Club-eko bazkide direnentzat, berriz, prezio bereziak jarri dituzte:

- Uztailaren 1, 3, 4 eta 5ean: 9 euro.
- Uztailaren 2an (Eddie Palmieri): 14 euro.
- Abonua: 40 euro.

Gaiaren inguruko berriak:

Getxoko Jazzaldiak 30. urteurrena ospatuko du uztailaren 1etik 5era bitartean (2006 Mai 03)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun