Bologna dela-eta, "eztabaida integrala" eskatzeko sinadura kanpaina abian jarri dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mai. 8a, 19:19

Euskal Herriko unibertsitate esparruko hainbat ikasle, irakasle eta langilek Bolognako Prozesuaren aurrean Euskal Herriak bere unibertsitate sistema behar duela aldarrikatu dute. Hala, Euskal Herriko unibertsitate eremuan emango diren aldaketen inguruko "eztabaida integrala" bultzatzeko ekimena jarri dute abian. Besteak beste, manifestu bat aurkeztu zuten ostiralean, maiatzak 5, "Inposaketarik ez! Euskal Herriak bere unibertsitatea" leloarekin eta, orain, horren aldeko sinadurak batzeko kanpaina abiarazi dute. Manifestuan batzen denez, Bologna prozesuak goitik behera eraberrituko du Europako eremu unibertsitarioa, eta Euskal Herria ez da salbuespen izango. "Agerikoa da gure herriko eremu unibertsitarioak aldeketak beharrezkoak dituela; baina zeintzuk dira zehazki egin beharreko aldaketak? Zeinek erabaki behar du aldaketa horien norabidea? Nora begira eta zeren arabera jarri behar dugu EuskalHerriko unibertsitate esparrua?", galdegin zuten. Argazkian, IAren Bolognaren aurkako kartela.

Gaiaren inguruko berriak:

Unibertsitateko "eztabaida integrala" eskatu du ikasle eta irakasle talde batek (Berria, 2006 Mai 06)

Bologna dela-eta, "eztabaida integrala" eskatu dute unibertsitatearen gainean (Gara, 2006 Mai 06)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun