Getxoko Gobernu Batzordeak 2.090.000 eurotan eman ditu, Ereagako kaian, La Ola eta Portu Zaharra arteko zatiko urbanizazio egitasmoan aurreikusitako lanak. Prentsa-ohar bidez jakinarazi dutenez, lan hauek 9 hilabete eta erdian amaitu beharko dituzte eta, hortaz, 2007ko apirilerako amaituta egon litezke. Iñaki Zarraoa alkateak adierazitakoaren arabera, “lan hauen helburua inguruko irisgarritasuna hobetzea da: bidea eta espaloiak zabaldu egingo dira (1.500.00 euro bideratuko dira horretara), eta gune horretako saneamendu eta urez hornitzeko sareak birmoldatuko dira (600.000 euro). Dena den, kritikak ere eragin ditu proiektuak.
Getxo Bizia herri plataformak bultzatuta, hainbat ekintza aurrera eramaten ari da Getxon Kostaldea Bizirik lan taldea,
Getxoko Udalak kostaldea "zementatu" eta horretarako "dirutza xahutu" nahi duela salatzeko, "beharrezko ez den obra bat egiteko gainera".