Getxoko Kirolak erakundeak Fadura eta Gobelako instalazioetan antolatuko dituen 2006ko udarako kirol ikastaroen eskaintza kaleratu berri du. Oraingoan, 754 toki eskainiko dituzte hainbat modalitateetan, iaz baino %49,9 gehiago, prentsa-ohar bidez zehaztutakoaren arabera. Interesa dutenek izena emateko txartela jaso beharko dute, maiatzaren 16tik ekainaren 12ra bitartean, kiroldegi bateko zein besteko bazkideen arreta bulegoan. Lekuen zozketa ekainaren 15ean izango da, goizeko 9etan, eta lau egun beranduago kaleratuko dute onartutakoen zerrenda.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!