Javier Madrazo Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari zuzendutako galdera aurkeztu du gaur Juana Iturmendi PPko eusko legebiltzarkide eta
Getxoko PPko idazkari nagusi ohiak, Maidagan kaleko 10. zenbakian dagoen Andra Mari zaharren egoitza pribatuko egoerari buruz itaunduz. Ostegun gauean arratoia sartu zen bertan eta bi emakumeri kosk egin zieten andrak lo zeuden bitartean. Zahar-etxeak azken hiru urteetako derrigorrezko kontrolak eta azterketak gainditu dituen jakin nahi dute popularrek, Iturmendik azaldu duenez. "Gertaera larri honek agerian uzten du azterketak muturreraino eraman behar direla, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak 1998ko martxoak kaleratutako 40 eta 41 zenbakiko dekretuetan zehaztu bezala", gaineratu du PPko ordezkariak. Argazkian, PPko Areetako egoitza.