Plentziar bat hil da Urduñan izandako auto-istripuan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mai. 9a, 14:50

Goizeko 9ak jo eta gutxira gertatu da zorigaiztoko istripua, BI-625 errepidean, Urduña parean, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazitakoaren arabera. Oraindik argi ez dauden arrazoiak tarteko, bidetik atera da Bilboko matrikula zuen Citroen AX autoa eta eletrizitate-zutoin baten aurka jo du ondoren. Gidaria atera ezinik gelditu da barruan. Berehala, suhiltzaileak bertaratu dira, osasun-zerbitzuekin batera. Hala ere, Plentziako 44 urteko I.A.D. gizonezkoa hilik zegoela baieztatu baino ezin izan dute egin. Suhiltzaileek hilotza atera eta Auzitegiko Patologia Zerbitzura eraman dute. Argazkian, beste auto-istripu bat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun