Getxoko Gobernu Batzordeak 29.827 eurotan azpikontratatu du Itzubaltzeta / Erromoko Errekagane kaleko (argazkian) ikerketa geoteknikoa. Gobela erreka ondotik igarotzen den kale horretan etorkizunean "egin behar izango diren lanak" zehaztuko ditu azterketak. Iñaki Zarraoa alkateak prentsa ohar bidez adierazitakoaren arabera, “azken bi urtetan konponketa lan asko egin dira bertan. Ikerketa honen helburua da, hain zuzen ere, konponketa lan horiek hain sarri egin behar izateko arrazoiak jakin eta arazoa konpontzeko hartu behar diren neurriak zehaztea”.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!