Lemoizko Udalak Armintzekalde hondartzako hiru sarbideak hobetzeko obrei ekin die. Lan horiek “udako denboraldia hasi baino lehenago hastea aurreikusita dago”, Pedro Jesus Botejara alkateak adierazitakoaren arabera. Hobekuntza-proiektu horrek 10.835 euroko inbertsioa ekarriko du, udal kutxaren kontura. Besteak beste, iparraldean, eskailera maila bat egin eta hormigoi armatuzko betelana egingo dute dutxak dauden aldean. Udalbatzak onartutako egitasmoak, gainera, areatzako sarbidearen alde zaharra berriarekin lotzeko egitura bat eraikitzea aurreikusten du. Hori, 8 milimetroko diametroa duten altzairu uhinduzko baranda ainguratuekin osatuko dute, udal iturriek jakinarazi dutenez.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!