"Inkomunikazio ikastaroa" eskainiko du bihar Leioako campusean Kike Amonarrizek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mai. 9a, 16:14

Anton Olagoriaga eta Asisko Urmenetarekin batera, "Laster Master. Inkomunikazio ikastaro azkarra" eskeiniko du asteazken honetan, maiatzak 10, EHUko Leioako campuseko liburutegi nagusiko hitzaldi aretoan, Kike Amonarriz (argazkian) soziolinguista eta umoristak. Komunikazioaren munduaren parodia hau Bizkaiko campuseko kultur ekintzen barruan dago. Antolatzaileek azaldu duten moduan, "ikastaro honen bidez inkomunikazioa ez da gehiago arazo bat izango. Soluzioa ez baita komunikazioa, inkomunikatzen jakitea baizik". Olagoriagak, Urmenetak eta Amonarrizek inkomunikatzen erakutsiko diote publikoari. Gainera, amaieran, ikastaroa gaindituta dutela frogatzen duen diploma banatuko zaie bertaratzen diren guztiei, "norberaren curriculumari eransteko". Saioa 12:00etan hasiko da, sarreta dohainik.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun