Hitzaldia eskainiko du bihar Leioako campusean Rodriguez Achutegui epaileak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mai. 9a, 16:39

Errektoreordetzaren laguntzaz, Sozietateen Zuzenbidearen gaineko laugarren jardunaldia antolatu du asteazken honetarako, maiatzak 10, EHUko Leioako campuseko Enpresa Zuzenbide Sailak. Besteak beste, “Balance de un año de vigencia del Juzgado de lo Mercantil” izenburuko txostena aurkeztuko du bertan Edmundo Rodriguez Achutegui Bilboko Merkataritza arloko 1. Epaitegiko magistratuak. Jueces para la Democracia (JpD) erakundeko bozeramailea ere bada Achutegi. Jardunaldia 11:30etik aurrera izango da, Leioako campuseko bigarren ikastegiko batzar aretoan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun