Gauzak horrela, Matrakoren lagunek hainbat lekutan jarri dituzte kontzertuaren txartelak eta beraz, honako lekuetan eros daitezke bost eurotan: Itzubaltzeta / Erromoko Kandilejas eta Baste tabernetan, Brixton musika dendan eta Itzubaltzeta gaztetxean; Gorlizko Haizea tabernan, Xurrut aretoan eta La Moderna okindegian; Plentziako Meñaka frutadendan; Bilboko Power Records musika dendan, Likiniano liburudendan, Muga tabernan eta Kukutza III gaztetxean; Bermeoko Bolatoki herriko tabernan eta Gatikako Alboka tabernan.
Gainera, aipatu lekuetan euro bateko bono-laguntzak izango dira, nahi duenak laguntzeko. Bono-laguntzen bidez disko, txotxongilo eta hainbat oparien zozketetan parte hartu ahal izango da.
Matrako Jaiaren egitaraua:
17:00, Ander Lipus: "Ardoaz" antzezlana.
18:00, El Destilador de Ideas.
19:00, Jesus Pueyo.
19:30, Aritz Merinoren bideoak.
20:00, Bosco el Tosco y su Puta Banda.
21:00, El deseo del doctor.
22:00, La Rhumba Atomica.
23:00, Obligaciones.
24:00, DJ Basque Radical Funk.
01:00, DJ Gaizka Pereda.
02:00, DJ Mimoloco.
03:00, DJ Basque Radical Funk.
Itzubaltzeta / Erromon eta Gorliz inguruan oso ezaguna zen Joseba Sanchez "Matrako"ren senide eta lagunen aldeko jaia ospatuko dute maiatzaren 20an Bilboko