Igor Angulo eta Roberto Sainz presoen heriotzak salatzeko martxoaren 9an egin zen greba egunean izan ziren 108 indarkeria ekintzen "egile edo eragiletzat" jotzen zituen Grande-Marlaskak hirurak.
Errepresio-bitartekoak
Gabriel Elkoro-Arestizabal leioaztarraren aurkako auziaren harira, "PPk iraganean erabilitako errepresio-bitartekoez berriro ere baliatzea" egotzi dio PSOEri Mikel Etxaburu Batasuneko mahaikideak eta horiekin amaitzeko exijitu du. "Jarrera horrek, lagundu beharrean, oztopoak baino ez dizkio jartzen Euskal Herrian zabaldu beharreko prozesu demokratikoari", zehaztu duenez. Hain zuzen ere, "horiek (atxiloketak, tortura,...) baztertu eta bideari ekiteko garaia" dela aipatu du Etxaburuk; lehenengo urratsa, alderdien mahaia sortzea litzatekeela argituz. "Euskal Herriari utzi behar zaio prozesu demokratikoa abian jartzen. Halaber, euskal herritarren hitza errespetatu behar da", gaineratu du.