Gabriel Elkoro-Arestizabalek "lekuz kanpotzat" jo du Leioako PSE-EEko idazkariak bere aurka jarritako salaketa. Azaldu duenez, "kontzentrazio egunean, batzuk kanpoan gelditu ziren aipatu ekintza azaltzeko eskuorriak banatzen; eta dozena erdo edo, barrura sartu ginen 'Konponbide demokratikoa orain!' bezalako leloak irakur zitezkeen kartelak eskuan genituela. Bertan, 10 edo 15 minutuz egon eta gero kanpora aterako ginela azaldu genion tabernariari. Berak zein barruan zeuden gainontzekoek ez zuten inolako oztorik jarri, ezta joateko esan ere".
Gaiaren inguruko berriak:
PSE-EEk jarritako salaketagatik epaitu dute gaur Gabriel Elkoro-Arestizabal leioaztarra (2006 Mai 09)
Gabriel Elkoro-Arestizabalek UKBERRI.NETi jakinarazi dionez, Leioako PSE-EEko idazkariak jarritako salaketan aipatzen diren "hainbat kontu gezurtatu" dituzte berak aurkeztutako lekukoek zein akusaziokoek: "Gaurko epaiketan argi geratu da Otegiren kartzelaratzea salatzeko ekitaldia baketsua eta lasaia izan zela; oihurik edota istilurik ez zela egon, alegia". Hala ere, salaketa berretsi egin du tokiko sozialisten ordezkariak eta, orain, epailearen erabakiaren zain dago leioztarra. Martxoaren 30ean Leioako herriko etxean egindako elkarretaratzeagatik, "bortxa eta okupazio delituak" egotzi zizkion bertoko