Ereagako pasealekua udal hauteskundeen atarian inauguratu nahi izatea egotzi dio Zarraoari Getxoko PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mai. 9a, 23:30

Getxoko Udalak atzo egindako iragarpenaren harira, Ereagako kaian, La Ola eta Portu Zaharra arteko zatiko obrak nahita atzeratzea egotzi diote Iñaki Zarraoa alkateari tokiko popularrek, pasealeku berria udal hauteskundeak baino hilabete lehenago zabaldu ahal izateko. Gaur kaleratutako prentsa-oharraren bidez, Marisa Arrue Getxoko PPko bozeramaileak adierazitakoaren arabera, "egitasmoa aurkeztu zutenetik egiten hasiko direla esan dutenera arte igarotako denboraren ikusita, ez da kasualitatea Ereagako pasealeku berria apirilean bertan inaugutzea, udal hauteskundeak baino hilebete lehenago, hain zuzen ere. Getxoko EAJk horrelakoetara ohituak gauzka. Dagoeneko amaituta beharko liratekeen obrak, misteriotsuki atzeratu eta hauteskundeak baino lehenago inauguratzen dira". Kirol Portuko arraunketa eta bela pabiloiekin "gauza bera" gertatu dela dio Alderdi Popularrak. Argazkian, Eduardo Andrade, Marisa Arrue eta Raquel Gonzalez zinegotzi popularrak aurreko prentsaurreko batean.

Bestalde, lanok "duela bi urte, hau da, 2004ean" adjudikatuta egon beharko liratekeela kritikatu du Arruek, eta "1,2 milioi euroko zenbatekoan", gainera. "Atzerapenak 890.000 eurotan aterako zaigu getxoztarroi", zehaztu du zinegotzi popularrak. Izan ere, "Getxo Udalak proiektu osoaren kostua getxoztarrek ordaindu behar dutela erabakitzea larria" dela uste du Getxoko PPk, "Bilbo Metropolitarreko bizilagun guztiek erabiltzen dutelako eremua". Hori dela eta, obrak finantzatzeko, kanpoko erakundeen laguntza bila dezatela eskatuko diote Udalari. Azkenik, egitasmoak Ereaga ondoko mendi-mazela babesteko lanak hartu beharko lituzkeela uste dute tokiko popularrek, "lur-jausi arriskua dagoelako".

Gaiaren inguruko berriak:

Apirilean egongo da "urbanizatuta" Ereagako pasealekua (2006 Mai 08)

Getxo udalerriko kostaldea defendatzera deitu dute (2006 Api 29)

Ereaga eta Portu Zaharra arteko singera eta harkaitz guneak errespeta daitezela eskatu du Getxo Biziak (2006 Mar 28)

Ereagako pasealekua zaharberritzeko 2,5 milioi euro bideratuko ditu Getxoko Udalak (2006 Ots 17)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun