Iruzur bati buruz ohartarazi ditu merkatariak Sopelako Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mai. 9a, 23:48

Sopelako Udalak atzo kaleratutako prentsa-oharrean adierazitakoaren arabera, udal pilotalekuak (argazkian) ustez argitaratuko duen aldizkariko saltzaile baten bisita jaso dute herriko hainbat merkatarik. Hain zuzen ere, dendari eta tabernariek frontoiko arduradunekin harremanetan jarri direlako izan omen dute horren berri. Gauzak horrela, inolako argitalpenik kaleratzeko asmorik ez dagoela jakinarazi dute udal ordezkariek eta, aipatu laguna bisitan joan zaienei, Udaltzaingora jotzea eskatu diete, gertatutakoa salatu eta ustezko iruzurtiaren deskribapen fisikoa eman dezaten.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun