EHUko sindikatuek greba deialdiari eutsiko diote

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mai. 11a, 14:55

Euskal Herriko Unibertsitateko sindikatuek hilaren 15eko eta 16ko greba deialdiari eutsiko diotela iragarri zuten atzo, maiatzak 10. Juan Ignacio Perez Iglesias errektoreak negoziaketak abiatzearen aldeko jarrera agertu du. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ere negoziazioak hasteko prest dagoela esan du baina sindikatuek azaldu dutenez Saileko inor ez da eurekin harremanetan jarri borondate hori adierazteko eta horregatik erabaki dute greba deialdiari eustea.

Gaiaren inguruko berriak:

EHUko Errektoretza eta Eusko Jaurlaritza negoziatzeko prest daudela dio Perezek (Berria, 2006 Mai 11)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun