"Berria" berritu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mai. 11a, 15:15

Berria berriaren aurkezpena egin zuten atzo, maiatzak 10, egunkariko arduradunek. Kazeta eredu "berritzailea eta ezberdina" aurkeztu zuen Martxelo Otamendi Berriako zuzendariak. Hiru sail izango ditu aurrerantzean euskarazko egunkariak: Harian, Kirola eta Plaza. Informazio propioari leku gehiago emateko asmoa ere agertu zuen Otamendik. Web gunea ere berritu dute eta blogari berriak hasiko dira idazten. Argazkian, gaurko "Berria"-ren azala.

Gaiaren inguruko berriak:

Kazeta berria, pauso berriak (Berria, 2006 Mai 11)

Berria.info berritua (Sustatu, 2006 Mai 11)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun