Herritar honi gertatutakoa "oso larria" dela aditzera eman dute, "ez dugu ahaztu behar hizkuntza-eskubideen urraketa sistematikoa dela". Era berean, gogorarazi dute urraketa hauek gizartearen arlo guztietan gertatzen direla, "euskaldunon hizkuntza-ohituretan negatiboki eraginez". Gainera, Justizia arloan hizkuntza-eskubideen urraketa larriagoa da defentsa eskubideak ere urratzen direlako. "Itzulpenak txarto eginez gero epaituak kaltetua izan daiteke, beraz, haren defentsa eskubidearen kontrakoa bihur daiteke", argitu dute.
Euskaldunentzako oztopo
Herritar honen kasu konkretuaren larritasuna azpimarratu dute Kontseiluko ordezkariek. Hori dela eta Justizia sailari neurriak hartzeko eskatu dio. "Ezin dira horrelako urraketak gertatu ofiziala den hizkuntza baten hiztunen kontra". Era berean, euskara erabili nahi izanagatik herritar honek jasandako zigorra guztiz onartu ezinezkoa dela ohartarazi dute.
Bukatzeko, horrelako "hutsuneak" euskaldunek hizkuntza erabiltzeko beste oztopo bat dela ohartarazi dute. "Hiztunok euskara erabiltzeko ezintasun ugari ditugu", aditzera eman dute. Hori dela eta, eragozpen hauen aurrean 'euskaren telefonoa'k ematen duen zerbitzua erabiltzeko aukera azaldu dute ordezkariek. Behatokiaren zerbitzu honen bidez herritarrek hizkuntza-eskubideak urratzen zaizkienean kexak jartzeko abagunea dute, hain zuzen, www.euskararentelefonoa.com helbidera joz.
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua
Gaiaren inguruko berriak:
Ertzainei euskaraz egiteagatik isuna jarri diote gazte bati (2006 Mai 11)
Euskaraz deklaratzeko eskubidearen aldarrikapenari espetxe zigorrarekin erantzun dio Bilboko auzitegiak (2006 Mai 08)