Gazte bat atxilotu dute Areetan emakume bati sexu erasoa egin diolakoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mai. 11a, 18:16

Getxoko Udaltzaingoak J. R. A. H. 29 urteko gazte bilbotarra atxilotu zuen atzo arratsaldean, sexu askatasunaren kontrako delitu batez akusatuta. Ustezko erasoa Areetako Zugatzarteko etorbidean burutu omen zuen gazteak, Ereagako hondartzatik segitu ei zuen emakumezkoaren kontra. Biktima gizona bere atzetik zihoala konturatu zen, baina ezin izan zuen ekidin inguruan inor ez zegoenean gizonak ukitze batzuk egitea. Emakumeak aurre egin zion erasotzaileari eta berarekin borrokatu ostean gazteak ihesari ekitea lortu zuen. Biktimak emandako deskribapenari esker, Udaltzaingoak ustezko erasotzailea aurkitu zuen minutu batzuk geroago, arratsaldeko 16:00ak aldera, Gobelako Metro geltokitik gertu. Atxilotutako gazteak aurrekariak ditu antzeko gertaerengatik eta epailearen esku geratu da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun