Gazteok egina, gazteontzat eginda

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mai. 11a, 19:34

Gazte kontzientziatugabeak, drogazaleak, pasiboak? Gorbatadunak diren hainbat eta hainbat zinegotzik eta teknikarik, bulegoetatik gazteriari buruz, gazteria ezagutu eta gazteriaren ahotsa entzun gabe, gure aisialdia antolatzen dute. Hau ez da fikziozko istorioa, egunero Euskal Herriko hainbat txokotan gertatzen den errealitatea baizik. Urrutira joan barik Leioako gazteok istorio hori ezagutzen dugu. Leioan, gazteok gure iniziatiba propioaz urteetan zehar hainbat ekimen eta proiektu antolatu ditugu, gazteok eginak gazteontzak eginak, aisialdi alternatibo eta askatzaile baten bidean. Horren adibide; Mendibile gaztetxeko proiektua, Udalak indarrez suntsitu ondoren, Udondo gaztetxea, jai herrikoien alde eginiko apostu sendoa eta hiru urtez jarraian buruturiko egindako gazte egun arrakastatsuak ditugu. Argazkian, pasa den apirilaren 30ean Kultur Leioako politika salatzeko Gaztetxe Martxaren ekitaldiaren irudi bat.

Leioako gazteok izan dugun eta dugun jarrera, ikusi dugunagatik Udalari ez zaio asko gustatu. Proiektu guzti hauen kontra era batean edo bestean egin baitu azkenengo urteotan. Leioako udalak, PNVk gestionatuta, nahiago du, gaur egun inposatu nahi diguten sistema kapitalistak bultzatzen dituen balore indibidualistak eta atzerakoiak herriko gazteon artean ezartzea. Gazteontzat den aisialdia, enporio bat bailitzan gestionatuz, enpresa pribatuen esku utziz. Horren adibide garbiena, beraiek beraientzat eta beraien interes propioen arabera antolatu duten gazterpe jaia dugu. PNVk egina PNVrentzat egina. Alegia, diruz egiten den aisialdia, diruz ordaintzen den aisialdia da. Zoritzarrez, Leioako gazteok diruz ordaintzen den aisialdia ondo ezagutzen dugu, entseatzeko lokalak, tailerrak, kontzertuak...

Egoera hau ez da kasualitatea. Baina Leioako Udalak argi izan dezala, Leioako gazteria ez garela beso gurutzaturik geratuko. Guk borrokaren bitartez aisialdi askatzaile baten bidean pausoak ematen jarraituko dugulako, gazte askeak eta herri aske bat lortzeko.

Leioako Segi
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun