Jaien leihoa behin itxita eta urtean zehar Getxoko Udalak gazteonganako duen jarrera pasiboa eta hipokrita ikusirik, hutsune beltz eta sakon bat suposatzen zuen gazteen aisialdian. Sistemak inposaturiko indibidualtasun eta eredu atzerakoi horiekin apurtuz, guk geuk autogestionatuko genuen gure denbora librea, gazteon eskutik gazteontzat, inolako eskusartzerik gabe. Gaztetxeko talde aktibo bat, mendi irteerak, bideo-forumak, esku-pilota txapelketak, afariak, bertso-saioak... Honelakoak izan dira gure ibilbidea indartu duten pauso txiki sendoak. Egun, berdina egiten segitzen dugu, 6 urte hauetan herriko gazteri apalankatu hori pizten saiatu gara monotoniaren kontrako pilula ezin hobean bihurtuz.
Horregatik guztiagatik, datorren maiatzaren 13an Gazte Egunean parte hartzera dei zuzena luzatzen dizugu. Gaurdanik agendan maiatzaren 13a okupatuta daukazu. Badakizu, Gazte Egun mundiala Itzubaltzeta / Erromon! Animatu!
Gazte Enbatie... Zoragarrie!
Egitaraua:
Kabiak apurtuz, aisialdian elkartu!!!
- 9:30ean, futbito-txapelketa eskoletan.
- 11etan, umeentzako jolasak Ibaiondo kalean.
- 11etan, gazte azoka Ibaiondo kalean.
- 11:45ean, Egiptoko dantzak Ibaiondo kalean.
- 12:15ean, Skate erakustaldia Ibaiondo kalean.
- 13etan, pailazoak Ibaiondo kalean.
- 13:40an, euskal dantzak Ibaiondo kalean.
- 14:30 bazkari herrikoia Ibaiondo kalean.
- 17:00 ginkana galanta Ibaiondo kalean.
- 20:00 kontzertua gaztetxean: Izenik Ez, Ene Bada eta Narkolepsia.
- eta gero... jaia!