Laura Mintegi idazlea izango da "Berria"ko blogari berrietako bat

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mai. 11a, 21:52

"Berria" egunkaria berritu den moduan, berria.info webguneak ere "bilakaera nabarmena" izan du, argitaratzaileek onartu eta begibistan gelditu den bezala. Hainbat aldaketen artean berritasun pozgarria izango dute literaturzaleek eta, batez ere, Uribe Kostakoek. Izan ere, berria.infon ugalduko dira blogariak eta eskualdeari dagokionez Laura Mintegi idazlea eta Algortako auzokidea arituko da "Berria"ko irakule gozamenerako. Berarekin batera, Bixente Serrano Izko, Txuma Murugarren, Eneko Olasagasti, Oier Guillan, Juan Luis Zabala, Urtzi Urkizu, Nora Arbelbide eta Aitor Renteria izango dira. Horretaz gain "Berria"ren diseinu berriak webguneko itxura aldatu du, era berean "informazioa errazago helarazteko". Edukietan ere izan da berrikuntza nahikotsu "gure lehentasuna gaurkotasun informatiboaren berri ematea bada ere, astialdiari, entretenimenduari eta gogoetari ateak zabaldu baitizkiegu". Argazkian, pasa den apirilaren 28an Laura Mintegik Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoan "Ecce Homo" bere eleberri berria aurkeztu zuen / Egizu.

Gaiaren inguruko berriak:

'berria.info' ere berria (berria.info)

feminismoa + maskulinismoa (egizu)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun