Adin guztietarako komiki tailerra izango da bihar Barrikan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mai. 12a, 21:22

Uribe Kostako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak antolatutako Euskaraz Olgetan egitasmoaren barruan, adin guztietako lagunei zuzendutako komiki tailerra egingo dute larunbat honetan, maiatzak 13, Barrikako udaletxean, hots, liburutegi zaharrean. Gauzak horrela, 11:00etan hasi eta 13:00ak arte luzatuko da jarduera. Barrikako kultur iturriek jakinarazi dutenez, maiatza eta ekaineko larunbat guztietan (uztailaren 1era arte) izango dira haur, gazte eta batzuetan familia osoari zuzendutako ekintza eta tailerrak, astialdian euskara suspertzeko asmoz. Argazkian, Euskaraz Olgetan egitasmoaren harira, Urdulizen iaz jarri zituzten haurrentzako puzgarriak.

Maiatzaren 6an eman zitzaien hasiera Barrikan, Euskaraz Olgetan egitasmoko bigarren edizioko jarduerei. Jarraian, egongo diren ekintza eta tailerrak:

Maiatza

- Maiatzaren 13an, adin guztietarako komiki tailerra.
- Maiatzaren 20an, birziklapen tailerra.
- Maiatzaren 27an, familia osoarentzako sukaldaritza tailerra.

Ekaina

- Ekainaren 3an, puzgarriak eta ludoteka.
- Ekainaren 10ean, "Barrika ezagutuz" tailerra.
- Ekainaren 17an, "Sahara ezagutuz" tailerra.

Uztaila

- Uztailaren 1ean, puzgarriak eta ludoteka.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun