Aisialdi alternatiboaren bidetik Itzubaltzetako II. Gazte Egunera deitu du Segik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko mai. 12a, 10:53

Larunbatean, hilak 13, gure herrian ospatuko den Gazte Eguna '06ren harira, Itzubaltzetako Segi gazte erakundeak honakoa adierazi nahi du: bat egiten duela Gazte Enbata herriko gazteon konpartsak antolatu duen egun handiarekin, orain arte antolaturiko ekimen guztiekin bat egin duen bezala; herriko, eskualdeko, herrialdeko eta Euskal Herriko gazte guztiei gonbita luzatzen die larunbatean Itzubaltzeta / Erromora hurbiltzeko; damuaren zantzurik ez duzue izango!; Azkenik, Gazte Eguna '06aren prestaketan dabiltzan gazte orori zorionak eman nahi dizkio, baita Gazte Enbata konpartsari ere, hauxe baita bidea aisialdi alternatiboa lortzeko; antolakuntza eta izerdia. Besterik ez, larunbatean Itzubaltzeta / Erromon ikusiko garelakoan, ondo Segi! Argazkian, 2005eko Gazte Eguneko irudi bat.

Gaiaren inguruko berriak:

Itzubaltzetako II. Gazte Eguna ospatuko da larunbatean (2005 Mai 11)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun